Kiropraktika gure bizkarrezurraz arduratzen da nerbio-sistemak eta, hortaz, gorputzak ahalik eta ondoen lan egin dezan.

 

Funtsean, kiropraktika bizkarrezurra zaintzeaz arduratzen da, baita nerbio-sistemaz beraz ere, haren funtzionamenduarekin lotura zuzena baitu. Kiropraktikaren erdigunean daude egitura (bizkarrezurra), funtzioa (nerbio-sistema), eta horien arteko loturak gure egunerokoan eragiten duen modua. Nerbio-sistemak ongi egingo du lan bizkarrezurra egoki mugitzen denean eta lerroan doanean. Aurrekoa betetzen ez denean, kiropraktikook disfuntzio horri ornoetako subluxazioa deitzen diogu.

Subluxazioa bizkarrezurreko disfuntzioen atal bat da, zeinak ez dien osasunari eta ongizateari mesede egiten, nerbio-sisteman duen eraginagatik. Gure gorputzeko edozein estresak sor dezake ornoetako subluxazio bat: jaiotze traumatikoren batek, bizikletan ibiltzen ikastean izandako eroriko batek, lanagatiko estresak edo postura txarren batek. Horiek guztiek gure bizkarrezurraren mugimendua eta lerrokatzea okertzen dute, gure gorputzaren lan egiteko moduan eraginez. Kiropraktikook ornoetako subluxazioakaurkitzeaz, aztertzeaz eta zuzentzeaz arduratzen gara, doikuntzen bidez bizkarrezurraren eta nerbio-sistemaren funtzionamendua onera ekartzeko.

Doitzea mugimendu leuna, zehatza eta oinazerik gabekoa da, ornoetako subluxazioa zuzentzen laguntzen duena. Doitzea desberdina da haurdun dagoen emakume, haur jaioberri edo pertsona zahar bati egiten zaiona. Helburua baina, bera da: gorputzaren beraren gaitasuna maximizatzea.

 

Osasuna

 

Gehiengoek ‘osasuna’ sintomen gabeziarekin lotzen dute. 1948an baina, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) honela definitu zuen: “Osasuna erabateko ongizate fisikoaren, mentalaren eta sozialaren egoera da, eta ez bakarrik gaitz- eta gaixotasun-gabezia”.

Eguneroko estresetara (fisikoa, kimikoa eta emozionala) egokitzeko gaitasuna da osasuna. Hala egiten ez dugunean, gorputza kexatu egiten da, eta sintomak eta gaixotasunak azalera daitezke. Kiropraktikarekin gorputza estresetara hobeto egokitzen laguntzen dugu.