Ez da beharrezkoa ezer berezirik sentitzea kiropraktikoarengana joan ahal izateko.
Kiropraktikaren helburu nagusia bizkarrezurra zaintzea da, horrek nerbio-sistemaren lana oztopa ez dezan. Osasun ona izateko, garrantzitsua da ziurtatzea bizkarrezurra egoera onean dagoela eta nerbio-sistemak interferentziarik ez duela. Horrela, organismoak berezkoa duen birsortzeko eta sendatzeko gaitasuna handiagoa izango da.
Kiropraktika jaioberriei, haurrei, haurdun dauden emakumeei, helduei eta adinekoei zuzenduta dago, egoera fisikoa eta psikikoa edozein dela ere. Izan ere, kiropraktikak osotasunean bizi izaten laguntzen digu. Ez dago kiropraktikoarengana joateko adin egokirik; edozein une da ona gure osasunaren ardura hartu eta aldatzeko: sintomak edo gaixotasunak heltzeko zain egon beharrean, geure burua zaintzeko eta gure ingurunera egokitzeko gaitasuna handitzeko.
Ez. Ez. Kiropraktikoarendako beharrezkoa da zaintza hasi aurretik pertsona bakoitzaren egoera fisiko eta psikikoa aztertzea. Horregatik, lehenengo bisitan historial klinikoa aztertzeaz gain, hainbat neurketa egingo ditugu zure bizkarrezurraren egoera aztertzeko. Azken 125 urteetan hainbat teknika desberdin garatu dira kiropraktikaren arloan segurtasun eta eraginkortasunez lan egiteko.
Kiropraktika osasun arloko lanbidea da, zeina bizkarrezur eta sistema neuro-muskulu-eskeletikoan izan ditzakegun alterazio mekanikoak aurkitu, lokalizatu eta zuzentzeaz arduratzen da. Kiropraktikoak, bost eta zazpi urte arteko iraupena duen formakuntza unibertsitarioa gainditu ostean, kiropraktikan doktore gradua jasotzen du eta lehen arretako profesional bezala jarduteko gaitasuna du. Kiropraktikoaren lana gorputzak duen birsortzeko eta sendatzeko gaitasunari zuzendurik dago. Helburua da arazoaren jatorriarekin lan egitea; ez horiek sor ditzaketen sintomekin soilik.
Kiropraktikak ez dauka zer ikusirik masajeekin. Kiromasaje hitza masajeekin loturik dagoen beste lanbide bati dago zuzendua eta hainbat herrialdetan erabiltzen da. Bi hitz horien antzekotasuna medio, tamalez, espainiar estatuan nahasketa asko sortzen da.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu hitzaldira etortzea zaintza kiropraktikoarekin hasi aurretik. Hitzaldiaren helburua da kiropraktikak zertan datzan eta izan ditzakezun onurak azaltzea. Horrek guztiak zure gorputzean gertatzen ari dena hobeto ulertzen lagunduko dizu eta zalantzak argitzeko ere balioko du.
Kiropraktika zaintza seguru eta kontserbatzaileenetako bat bezala onartua dago. Doikuntza atsegina eta zehatza da eta teknika pertsonaren beharretara moldatzen da. Kiropraktikoak bost eta zazpi urte arteko iraupena duen formakuntza unibertsitarioa gainditu ostean, kiropraktikan doktore gradua jasotzen du. Prestakuntza egokiarekin, segurtasun berme altua eskaintzen du.
Zaintza kiropraktikoaren iraupena guk gure bizkarrezurra, nerbio sistema eta osasuna orokorrean %100era mantendu nahi dugun besteko denborakoa da. Doikuntza bakoitzarekin nerbio sistema orekatzen da, eta horrek onura du gorputzeko atal eta sistema desberdinetan. Eguneroko estresera era egokian moldatu ahal izateko, ezinbestekoa da gure nerbio sistemak ahalik eta ondoen funtzionatzea. Gure bizkarrezurreko subluxazioak doitzeak gorputzak berez osatzeko duen ahalmena handiagotzea eta bizi kalitate hobeagoa izatea dakar.
Pertsona bakoitzak bere erritmoa du. Batzuk doikuntza gutxi batzuekin askoz hobeto sentitzen dira, beste batzuek, ostera, denbora gehiago behar dute hobekuntza igartzeko. Kontuan izan behar da, normalean, gorputzak denbora daramala modu ez-osasuntsuan funtzionatzen eta aldaketa prozesuak bere denbora behar du. Kiropraktikaren helburua ez da sintomak tratatzea. Kiropraktikak gorputzak berriz behar bezala funtziona dezan laguntzen du, eta hori dela eta, sintoma asko desagertzen dira. Gorputzean desoreka bat dagoenean, sintomak azaltzen azkenak dira. Sintomak azaldu aurretik, urteak pasa ditzakegu %100 funtzionatzen egon gabe. Oreka berreskuratzen goazen heinean, normalean sintomak dira desagertzen lehenak. Horrek ez du adierazten erabat osasuntsu eta erabateko funtzionamenduarekin gaudenik.

Galdera gehiago badauzkazu Jarri gurekin harremanetan.