Lan-taldea

Cristina Urrutibeazcoa
Doctor of Chiropractic (D.C)
16 urte nituela ezagutu nuen kiropraktika. Banekien bizkarreko min arinak kenduko zizkidala kiropraktikak, baina ez bizitza aldatuko zidala. Ulertu nuen osasunak barrutik kanpora eragiten duela, eta horrek eraman ninduen AEBetan kiropraktika ikasteko hautua egitera. Aldez aurretik baina, eskolak jaso nituen Madrilgo St. Louis Unibertsitsatean. Ondoren, kiropraktika-ikasketak Atlantako Life Unibertsitatean osatu nituen, eta 2019an, doktoregoa ere egin nuen Cum Laude maila goreneko kalifikazioarekin, eta biologia-ikasketekin batera.
Kiropraktika-programako 4 urteko ikasketa-ibilbidean, Neuro Emotional Technique (NET) delako ziurtagiria ere lortu nuen. NETek lagundu egiten du gorputza momentuko estresetara egokitzen, bizkarrezurretik kanpoko subluxazioak aurkituz. Horrez gainera, International Chiropractic Pediatric Association (ICPA) elkarteko kide ere banaiz. Elkarte horren egitekoa da haurren zein emakume haurdunen zaintzan kiropraktikoak formatzea. Ikasle bezala, elkarte horretako mintegi guztietara joateko aukera izan nuen, 150 ordu inguruko curriculum kanpoko ikasketak betez.

Lysander Borrero
Doctor of Chiropractic (D.C)
Zientzia Naturalak-ikasketak bukatu nituen 2015ean, Puerto Ricoko Cayey Unibertsitatean. Lau urte horietan, zientziekiko nuen zaletasuna areagotu zen, eta AEBetako Tufts Unibertsitatean eta Ipar Karolinako Chapel Hill Unibertsitatean hainbat ikerketa zientifikotan hartu nuen parte. Laborategi-munduan murgildu eta gero, eta mikroskopio eta beste hainbat lanabesez inguraturik, banekien nire bizitzaren norabidea aldatu nahi nuela, pertsonak beste era batera lagunduz.
Kiropraktika kasualitatez ezagutu nuen. Kiropraktiko batengana joan nintzen, ez mina nuelako, baizik eta nire burua hobeto nola zaindu jakin nahi nuelako, eta, bide batez, dena primeran zegoela egiaztatu. Denak txunditzen ninduen; eta, era berean, dena zen hain logikoa… nerbio-sistemak gure gorputzaren funtzio guztiak erregulatzen dituela; sistema horretan interferentziak egonez gero, gorputzak ez duela egoki lan egingo… bat-batean, osasunarekiko nuen nire iritzia zeharo aldatu zen! Nire bigarren ikasketak burutu nituen Atlantako Life Unibertsitatean, kiropraktikan doktorea egin nintzen, eta Cum Laude maila goreneko kalifikazioa lortu nuen 2019an. Horrez gainera, International Chiropractic Pediatric Association (ICPA) elkarteko kide ere banaiz, zeina haurren zein emakume haurdunen zaintzan espezializatutako erakunde bakarra den. Elkarte horretako mintegietan 150 ordu inguruko curriculum kanpoko ikasketak ere bete ditut.
“Printzipio bitalista daukagu. Bitalismoak esan nahi du gure gorputza kontziente direla, garatu egiten direla, mantentzen, onera etortzen eta beren burua sendatzen dutela. Bitalismoaren kontzeptua beharrezkoa da giza-osasunaren eta ongizatearen esparru guztietarako. Gure gorputzen egunero egiten dute lan osasuna azaleratzeko, osasuntsu mantentzeko eta gaitzetatik sendatzeko”.