Zer espero dezaket nire lehenengo bisitatik?

Lehenengo bisitan hainbat galdera egingo zaizkizu zure historia-klinikoari buruz gehiago jakiteko. Hori bukatzean, zure nerbio sistema nola dagoen eta nola egiten duen lan aztertzeko zenbait neurketa egingo dira.

Txostena

Azterketatik bildutako informazio guztia jasoko du txostenak. Une honetan, kiropraktikoak subluxazioak edo bizkarrezurreko endekapenak non egon daitezkeen azalduko dizu, eta horien zaintzak zenbatekoa izan beharko lukeen ere aholkatuko dizu, gorputzak ahalik eta ondoen lan egin dezan.