Jaioberriak eta haurrak

Haur baten subluxazioaren jatorria amaren umetokian egon daiteke, haurtxoaren egongunean. Haur baten lehenengo une traumatikoa erditzea bera izan daiteke, prozesu horretan subluxazioak sor daitezkeelako haur jaioberrian. Eta horiek haurraren garapenean eragiten dute. Gure haurrak bular batetik baino edoski nahi ez badu, edo burua alde batera gehiago mugitzeko joera badu, subluxazio arazo baten aurrean egon gaitezke.
Haurra handitzen doan heinean, subluxazioak areagotzen joan daitezke, eroriko, irristaldi edo jarrera txarrengatik, baita kirol berri bati ekiteagatik edo motxila pisutsuak erabiltzeagatik. Subluxazioak ez badira garaiz zuzentzen, etorkizunean arazo larri bilaka daitezke. Ornoetako subluxazioak haurraren organismoan eragiten du ondorioak agerikoak izan gabe.

Haurdunaldia

Haurdunaldian, emakumearen gorputzak aldaketa asko jasaten ditu, bai hormonalak, bai estrukturalak eta bai emozionalak. Aldaketa horiekin bat egiten dute, besteak beste, pisuaren gehitzeak, gerri-kurbaren handiagotzeak edo artikulazio-laxotasunak haurtxoak umetokian lekua izan dezan eta erditzeko orduan prest egon dadin. Askotan, haurtxoak ez du egongune egokia izaten amaren pelbisa desorekatua dagoelako. Kiropraktikarekin pelbisa oreka dezakegu haurtxoari toki gehiago egiteko.
Erditu eta gero, gorputza birkokatzen hasten da, eta normaltasunera bueltatzen. Horregatik, zaintza kiropraktikoa garrantzitsua da erditu berri duten amentzat. Gure zentroko kiropraktikoak haurdunaldian eta haurretan daude espezializatuak.

Kirolariak

Kirola egiteak eskatzen du gorputza orekatua egotea eta hark % 100ean lan egitea. Gorputzak lana ongi egiten duenean, momentuko aldaketetara aise egokitzen da, bai kirolean mugimendu sendoren bat egin behar dugunean, bai kolperen baten aurrean, baita helmugara iristeko indarra atera behar dugunean ere.
Kirolak esfortzu fisikoa, kimikoa eta mentala eskatzen du. Horregatik, aldaketetara bizkor egokitzen den gorputzak etekin gehiago atera diezaioke! Goi mailako kirolariek, esaterako, kiropraktikaren zaintza dute beren prestaketa-prozesuan. Haien artean daude Tiger Woods, Michael Jordan, Jorge Lorenzo, Frederick Kanoute, Carles Puyol, Usain Bolt, Michael Phelps, Lance Armstrong, Andy Murray, Roger Federer, Novak Djokovic… Kontaezinak dira maila fisikoan eta emaitzetan hobekuntzak lortzen dituzten kirolariak, bizkarrezurra eta nerbio-sistemak subluxaziorik ez dutenean.

Adinekoak

Kiropraktika-doitzeek koordinazioa eta oreka areagotzen dute, erorikoen arriskua gutxiagotzen, eta bizkarrezurraren mugikortasuna eta malgutasuna ahalbidetzen. Kiropraktikak aukera ematen die pertsona helduei jarduera fisikoarekin jarraitzeko eta beren egunerokoaz ahalik eta era autonomoenean gozatzeko.

Denontzat!

Zergatik da onuragarria kiropraktika denontzat? Gure helburua delako pazientearen gorputzaren funtzionamendua optimizatzea eta organismoaren fisiologiari ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzea. Nork ez du hori nahi besteentzat? Gure seme-alabentzat, hirugarren adineko pertsonentzat…
Gutako asko arazoak agertzen direnean hasten gara gure burua zaintzen, eta, askotan, beranduegi izan daiteke. Gure aholkua da gure nerbio sistema ahalik eta azkarren zaintzen hastea; batetik, arazoetatik errekuperatzen laguntzen duelako, gerta daitezkeen arazoak saihets daitezkeelako, eta, batik bat, etekina ateratzen laguntzen, bizi-kalitate hobea izaten eta aldaketetara egokitzen laguntzen duelako.
Osasuna da, azken batean. Ez al duzu uste zaintzea komenigarriagoa dela hura galdu baino lehen? Guk baietz uste dugu.